Mallabiko Udalak Zapatuero programaren barruan antolatutako txikientzako jarduera. Parte-hartzaileek Butroeko gazteluko hipikara irteera egingo dute. Bertan, bi jarduera egingo dituzte txandaka: zaldian edo pottokan ibiltzea eta zaldia eskuilatu eta prestatzeko prozesua ezagutzea. Horrez gain, instalazioetan zehar bisita gidatua egingo dute, zaldien mundura modu praktiko eta gertukoan hurbiltzeko. Puntualtasuna eskatzen da.