'Arkitektura' diskoa "zorutik" hasi du eraikitzen IZAROk

Ander Gomez

Album berriaren lehen aurrerapen-kanta argitaratu du mallabitarrak: Zorua. Goian, kantuarekin batera aurkeztu duen bideoklipa, Berrizko Arroitajauregi baserrian grabatua.

Otsailean, La Revuelta telesailean iragarri zuen IZAROk urte bukaeran lan berria kaleratuko zuela, Arkitektura; orain, diskoaren aurkezpen-singlea argitaratu du, Zorua.

Pop doinu alaiekin eta umore puntu batez, pausoz pauso azaltzen ditu egurrezko lurra konpontzeko eta mantentzeko egin beharreko lanak: lixatu, arrakalak bete, garbitu, bernizatu... Baina, bere ibilbidean zehar, argi utzi du zenbat maite duen hitz-jokoak egitea, eta oraingoan ere horri heldu dio, “zorua” berbaren esanahi bikoitzarekin jolastuz, lurraren eta eromenaren artean. Horrela, zerbait berria eraikitzerako orduan, teilatutik hasi beharrean, daukaguna zaindu eta konpontzearen garrantziaz mintzo da mallabitarra.

Oholtza gainean emango du 2027a

Urtarrilean, zuzenean aurkeztuko du Arkitektura, Irungo Ficoba pabilioian egingo den kontzertu berezi eta parte-hartzailearekin. Sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko, baina kontzertuz beteriko bira du aurretik, Euskal Herrian (Donostia, Donibane Lohitzune, Iruñea, Bilbo), Estatuan zehar (Madrid, Granada, Vigo, Bartzelona, Xixon...) eta baita Europako hiriburuetan ere (Dublin, Londres, Paris, Brusela).

Izaro anuncia las primeras fechas de «Arkitektura», su ambiciosa gira internacional para 2027