Arietzu Mendi Taldea omendu dute, eta gurutzean plaka berria jarri

Ander Gomez

Arietzu Mendi Taldeko kideak, Arietzun, 1992an. JON URIBE

Mallabiko Mendizaleak taldeak bigarren irteera egin zuen zapatuan. Herri inguruan egingo duten mendi-irteera sortari hasiera emateko, Arietzuko tontorrera igotzea erabaki zuten, eta, horrekin batera, egun desagertuta dagoen Arietzu Mendi Taldeko kideak omendu zituzten.

1991n sortu zen Arietzu Mendi Taldea, eta, urtera, izena maileguan hartu zioten tontorrera igo eta bertako gurutzera plaka bat lotu zuten, torlojuz. Honako hau irakur daiteke: Gure lehen urteurrenean ospatzeko, bertan daukagun hiru haritz hauek sartu duguz; sinadurarekin eta mendiaren altuerarekin batera, 487 metro.

Orain, talde haren sorreraren 35. urteurrenean, plaka berria itsatsi dute zaharraren gainean Mallabiko Mendizaleak ekimenera batutakoek, Eskerrik asko aitzindariak dioena.


Plaka berria jartzen. MALLABIKO MENDIZALEAK