Xabier Lezetak eta Urko Hernandezek jokatu zuten finaleko eguneko lehen norgehiagoka, eta aise gailendu zen Lezeta (22-13). Ondoren, tanto bakarreko aldearekin irabazi zuen Rodriguezek, Bravoren aurka (21-22). Aldapek eta Gandiagak emaitza errepikatu zuten (21-22), Gandiagaren alde. Final-laurdenetako azken lehian bi tantoz gailendu zen Elorriaga, Sanchezen aurka (22-20).
Finalerdietan, markagailuko aldea handitu bazen ere, maila mantendu zen. Lezetak eta Elorriagak lortu zuten finalerako txartela, Rodriguez eta Gandiagari irabazita (18-12, 11-18).
Egunerokoan, Urkiolak banatzen ditu Xabier Lezeta otxandiarra eta Ander Elorriaga durangarra; finalean, Mallabiko eskolako frontisa baino ez zuten izan bien artean. Lezeta aukera aprobetxatu eta garbi nagusitu zen (16-11). Ligaren 16. aldiko txapela jantzi du.

Igor Agirre, alkatea; Xabier Lezeta, txapelduna; eta Carlos Perez, antolatzailea. M.F.T.