2026/10/17 10:30

Tailerra

Jardunaldia: Sendabelarren sekretuak

Jardunaldia: Sendabelarren sekretuak
Elizaren aurreko plazan, Mallabia

Mallabiko ingurunean sendabelarren erabilera tradizionalak ezagutzeko aukera eskainiko da. Ekimen hau “Ondarea Bizkaia” 2026ko Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan kokatzen da. Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, eta ondare kulturala herritarrengana hurbiltzea, balioan jartzea eta babestea du helburu.

Jarduera euskaraz egingo da eta elkargunea elizaren aurreko plazan izango da. Mallabiko herritarrek 943 17 66 91 telefonora deituz edo kulturetxea@mallabia.eus​ mailera idatziz egin ahal izango dituzte erreserbak. ​​