2026/10/18 09:00 - 10:00
10:00etan, Arietzu Mendira igoko gara San Juan Bautista ermitatik abiatuta. Irteera familia osoarentzako ibilaldia da, 4,5 kilometrokoa eta 150 metroko desnibelarekin, bi orduko ibilbide erraza.
Era berean, zailtasuna handitu nahi duenarentzako, beste aukera bat izango da: Mallabiko Elizalde Plazatik (Bastida) 9:00etan irtenda eta Aretxu auzoa zeharkatuta. Buelta Artua errekatik. Guztira 11,5 km eta 300 metroko desnibela. 3 ordu eta erdiko ibilbidea.