Jaialdiak bi txapeldun utzi zituen. Marina Valverdek Euskadiko gerrikoa eskuratu zuen Tamara Fernandezen aurka, eta. Dani Calvok Top Ring gerrikoa irabazi zuen Dani Rebolledoren aurka.
Gainerako borrokaldietan, Markel Esparta, Adam Elhazzazi, Denis Lima, Mario Acarregui, June Monton eta Ignacio Gutierrez-Cabello nagusitu ziren, hurrenez hurren.
Aurten bosgarrenez egin dute kick-boxingeko jaialdia Mallabian, eta dagoeneko Urriko Jaien egitarauaren baitan hitzordu finko bihurtu da.
Bideoan ikusgai gaueko jardunaldiaren une batzuk.