Goizeko 11:30ean abiatu zen proba, Guraso Elkarteak eta 7 Pago Kultur Elkarteak antolatuta. Adinaren araberako lau taldetan banatuta osatu zituzten haurrek zirkuituko itzuliak korrika zein pedalei eraginez.
Eguraldiak lagunduta, giro polita sortu zen ibilbidean zehar, nahiz eta ordu batzuk lehenago jausitako euriak zorua busti eta haur batek baino gehiagok irristadaren bat izan zuen. Helmugara iristean, indarrak berreskuratzeko askaria izan zen parte-hartzaileentzako saria.