Idi-proben 36. txapelketa jokatuko dute asteburuan Mallabian

Garazi Mendieta

2022ko txapelketa, Mallabiko probalekuan. Argazkia: Correo.

Mallabiko Idi Proba txapelketaren XXXVI. edizioa jokatuko dute asteburu honetan, udal probalekuan. Lehiaketa azaroaren 7an eta 9an egingo da, bi jardunalditan banatuta, eta saioak gaueko 21:00etan hasiko dira.

Guztira, sei parte-hartzaile arituko dira aurten lehian. Lehenengo jardunaldia zapatuan, hilaren 7an, izango da, eta Isidro Erretegia, Olatzar eta Motxo lehiatuko dira. Bigarren saioa, berriz, astelehenean, azaroaren 9an, egingo dute, Kamiñoko, Julen Sarasua eta Belamendiren parte-hartzearekin.

XXXVI. edizio honekin, Mallabiak jarraipena emango dio euskal landa-eremuko tradizioekin lotura estua duen kirol hitzorduari. Izan ere, idi-probek herriko ohiturak bizirik mantentzeko eta belaunaldi berriei gerturatzeko aukera eskaintzen dute.