Motxoren idiak, lehenak probalekura ateratzen eta lehenak sailkapenean

Ander Gomez

Mallabiko probalekuak 36. Idi-proba Txapelketa hartu zuen hilaren 7an eta 9an. Zapatuan, Motxo, Olatzar Eraikuntzak eta Isidro Erretegiaren idi-pareak lehiatu ziren; astelehenan, berriz, Belamendi, Julen Sarasua eta Kamiñoko Erretegiarenak aritu ziren Etxebarriko 200 kiloko harritik tiraka.

Txapelketaren kronika irakurgai egongo da bihar kaleratuko den Barrenaren 36. zenbakian, bai digitalean, bai etxe eta baserrietara ailegatuko den paperezkoan. Bitartean, bideoan ikusgai txapelketako eta sari-banaketako irudiak; albiste barruan, sailkapena, idi-pare bakoitzaren markarekin eta jasotako sariarekin.

Jarraian, Mallabiko Idi-Proba Txapelketaren 36. edizioko emaitzak:

1. Motxo

  • Gain-zama: 3 kg
  • Laguntzaileak: Asier Alegria eta Inaxio Telleria
  • Marka: 48 iltze, 3 m eta 10 cm
  • Saria: 1.500 euro, txapela eta manta

2. Julen Sarasua

  • Gain-zama: 25,5 kg
  • Laguntzaileak: Iñaki Oliden eta Inaxio Telleria
  • Marka: 40 iltze
  • Saria: 1.300 euro eta garaikurra

3. Kamiñoko

  • Gain-zama: 25,5 kg
  • Laguntzaileak: Inaxio Telleria eta Asier Alegria
  • Marka: 38 iltze, ¼ eta 30 cm
  • Saria: 1.200 euro eta garaikurra

4. Belamendi

  • Gain-zama: 66 kg
  • Laguntzaileak: Asier Alegria eta Iñaki Urrutia
  • Marka: 37 iltze eta ½, 1 m eta 80 cm
  • Saria: 1.000 euro

5. Olatzar

  • Gain-zama: 81 kg
  • Laguntzaileak: Iñaki Oliden eta Inaxio Telleria
  • Marka: 36 iltze, ¼, 2 m eta 25 cm
  • Saria: 900 euro

6. Ixidro

  • Gain-zama: 49,5 kg
  • Laguntzaileak: Asier Alegria eta Iñaki Urrutia
  • Marka: 36 iltze
  • Saria: 800 euro