Inauterietako playbacka antolatu du Arno guraso elkarteak Mendaron

Barren 2024ko otsailaren 6a

Inauterietako karaokea, iaz Mendaron. BARREN

Inauterietako zapaturako, otsailaren 10erako, playbacka antolatu du Mendaron Arno guraso elkarteak, azkeneko urteetan egin izan duen moduan. Izena eman behar da parte hartzeko.

Karaokea 19:00etan hasiko da, baina parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute aurrez ekintzakarno@gmail.com helbidera idatzita. Mezuan, aukeratutako abestia zein den zehaztu beharko da, bai eta parte-hartzaileen adina ere. Bakarka zein taldeka hartu ahal izango da parte, baina taldeka izena ematen dutenek zenbat partaide diren zehaztu beharko dute izena ematerakoan.