Santanetako egitaraua lotzeko bilerara deitu du herritarren jai batzordeak otsailaren 15erako

Barren 2024ko otsailaren 13a

Herriko jai nagusiak antolatzen hasteko, batzar irekia antolatu du ostegunerako, hilak 15erako, herritarren jai batzordeak

Jubilatuen ondoko lokalean egingo dute batzarra, 19:00etan hasita, eta 14 urtez gorako herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Proposamenak eramateko eskatu dute.