Mendaroko eskola-umeak ere, Korrikarekin bat

Barren 2024ko martxoaren 21a

Korrika ofiziala iritsi aurretik Korrika Txikia egin zuten atzo Mendaro Ikastolako ikasle eta irakasleek herrian barrena. 

LH6ko ikasleek hasi zuten Korrika Txikia eskola  parean, 10:30ean, eta adinka joan zitzaizkien gainerakoak batzen, herriko gune ezberdinetan. Eskolatik bidegurutzeak zaintzeko laguntza eskatu zieten gurasoei, eta haien lana eskertu dute zuzendaritza taldekoek.