Mendarotik Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du In Leike Kultur Elkarteak

Barren 2024ko apirilaren 9a

Maiatzaren 12an egingo da Senperen (Lapurdi) Seaskako ikastolen aldeko Herri Urrats jaia, eta Mendaroko In Leike kultur elkarteak autobusa antolatu du hara joateko. 

Autobusa 09:00etan abiatuko da Mendarotik, tren geltoki paretik, eta 19:00etan izango da itzulerakoa. 10na euro ordaindu beharko dira autobuseko txartelagatik (autobusean bertan egin beharko da ordainketa). 14 urtez azpikoak heldu batek lagunduta joan beharko dira. Izena emateko mendaroninleike@gmail.com helbidera idatzi behar da maiatzaren 5erako.