Txirrindulari gazteen lasterketak jokatuko dira Mendaron zapatuan, hilaren 27an

Barren 2024ko apirilaren 25a

Benjaminen, alebinen eta infantilen txirrindulari lasterketak jokatuko dituzte zapatuan Mendaroko Erramone industrialdean.

Elgoibarko Lagun Taldeak antolatu ditu gaztetxoentzako lasterketak eta industrialdera mugatuko dira, duten adinagatik ezin dutelako errepidera irten lehiatzera. 16:30ean hasiko dira. Benjaminek bi itzuli egin beharko dizkiote zirkuitoari, alebinek hiru eta infantilek, berriz, zazpi. 16:00etan itxiko dute industrialdea.