Trikiti taldekoek hasiko dituzte Mendaron musika eskolako ikasleen emanaldiak, hilaren 27an

Barren 2024ko maiatzaren 22a

Ikasturte amaierako emanaldien berri eman du Mendaroko Ameikutz musika eskolak. Astelehenerako antolatu dute lehenengo kontzertua, trikiti taldekoena.

Instrumentukako kontzertu guztiak San Agustin kulturgunean izango dira, 19:00etan. Ekainaren 20an, Herriko Enparantzara irtengo dira guztiak, jaialdi handirako. Hona emanaldi guztien egutegia:

  • Maiatzaren 27a:  Trikiti eta panderoko ikasleen kontzertua, San Agustinen
  • Maiatzaren 29a. Gitarra ikasten ari direnen kontzertua, San Agustinen.
  • Ekainaren 7a: Perkusio taldekoen emanaldia, San Agustinen.
  • Ekainaren 11: Piano eta biolina ikasten ari direnen emanaldia, San Agustinen
  • Ekainaren 13a: Txistuko taldearen kontzertua, San Agustinen
  • Ekainaren 20a: Jaialdi nagusia, Herriko Enparantzan, 19:00etan. Euskal dantza taldekoek ere parte hartuko dute.