Zirko tailerra egingo dute Mendaron eguaztenean

Barren 2024ko ekainaren 4a

Joandako bi urteetan bezala, aurten ere zirko tailerra antolatu du Arno Guraso Elkarteak herriko haur eta familientzat. 

Ekainaren 5ean egingo dute zirko tailerra, Goñati frontoian, 16:30etik 18:30era bitartean, Xomorro taldearen eskutik. Oreka jokoak, malabareak, soka jokoak, trikimakoak edo akuilu-makuiluak... zirkuan erabili ohi dituzten erreminta ezberdinak probatu ahal izango dituzte parte hartzera animatzen direnek.