Kaxa taldeko ikasleen dantza ikuskizuna izango dute bihar, barikua, Mendaron

Barren 2024ko ekainaren 6a

Eibarko Kaxa taldeko dantza irakasleen Mendaroko ikasleek 'Mendaro dantzan' ikuskizuna prestatu dute biharko, hilaren 7rako. Frontoian egingo dute ikuskizuna, 20:30ean hasita.

Dantza eskolako arduradunek zehaztu dutenez, 42 dantzari inguruk parte hartuko dute ikuskizunean. Mailaka banatuko dituzte, adinaren arabera eta zortzi talde osatuko dituzte. Talde bakoitzak hiru-lau dantza dantzatuko ditu. Ordubete inguruko emanaldia izango dela aurreratu dute.