Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria. Moxuaneko parera agertuko dira, 17:00etan. Moxuanetik, estaziotik barrena, Herriko Enparantzara igoko dira traktorean, eta handik, Azpilgoetara. Trinitate baselizan amaituko dute kalejira. Bertso eskolako haurrek eta Mendaroko Gazteak dantza taldekoek parte hartuko dute ekitaldian, bai eta Ameikutz musika eskolako txistulari eta trikitilariek ere.