Mendizale koadrila handia elkartu zen, 26 ume eta beste horrenbeste guraso. Santakurutzxeraino autoetan joan ziren, eta handik oinez egin zuten Garallutz mendirako bidea, Garizubieta baserriaren gaineko pista hartuta. Azaldu dutenez 11:00ak alderako tontorrean ziren eta orduantxe aldatu zen eguraldia, zeharo. "Iritsi bezain pronto euria eta haizea izan genituen, handik eta hemendik. Denborarik galdu gabe beheranzko bidea hartu genuen, eta Etxabe baserriraino iritsi ginen, blai eginda". Eguraldi makurretik babesteko tokiaz gainera, hamaiketako goxoa ere zain zute Etxaben. Hori dela-eta eskerrak eman dizkiete.
Irteerako argazki gehiago Arnoren webgunean
