Dena prest dute Mendaron biharko San Silbestre herri lasterketarako

Ainara Argoitia Arano 2025eko abenduaren 30a

San Silbestre lasterketa antolatua du biharko Mendaroko Txirrindulari Elkarteak. 17:00ean hasiko da, eta bukatu ondorenean, mokadua banatuko dute. Aurten, mozorro onenarentzat saria ere izango da.

Azkeneko urteetan moduan zirkuito bati buelta bi ematea jarri dute erronkatzat antolatzaileek, guztira, 5 kilometroko ibilbidea osatzea, baina parte hartzea lehenetsi dute guztiaren gainetik: norberak ahal duena egitea, alegia. Izan ere, ondo pasatzea da biharko San Silbestrerako helburu nagusia. 17:00etan abiatuko dira Herriko Enparantzatik parte-hartzaileak, eta horregatik, ordu erdi bat aurretik frontoira gerturatzeko eskatu dute antolatzaileek, izenak hartzeko. 12 urtez gorakoak daude parte hartzera deituta, eta aurten, berrikuntza gisa, mozorro onena daramanak saria izango du.

Bukaeran, mokadua ere banatuko dute antolatzaileek.