Adin guztientzako filma da Barrakudaren altxorra, eta honela dio sinopsiak: "Bere gurasoen bila dabilela, Chispsek Barrakuda Kapitain beldurgarriaren ontzian amaituko du. Tripulazioak ez daki irakurtzen Chispasek baino ezin die lagundu Phineas Craneren altxorra aurkitzen, Karibeko pirata guztien artean baliotsu eta gutiziatuena izanik.
Beste lau film otsailean
Otsailaren 13an, 8an, 15ean eta 22an izango dira hurrengo zinema emanaldiak, leku eta ordu berean: San Agustin kulturgunean, 17:00etan. Honakoak dira emango dituzten fimak: EITBko Irabazi arte telesailaren aurreneko kapitulua, Hartz-atzapar kanpamentua, Lagunak erreskatera! eta Minecraf.
Zinemarako sarrera doan izango da ikusle guztientzat; izan ere, antolatzaileek ez dute nahi dirua traba izaterik euskarazko zinemaz gozatu ahal izateko.