Jai batzordearen bilera egingo dute urtarrilaren 29an, Mendaron

Ainara Argoitia Arano 2026ko urtarrilaren 26a

Santanetarako egitaraua lotzeko bilera egingo dute Mendaron, urtarrilaren 29an. 

Jubilatuen ondoko lokalean egin izan dituzte orain arteko batzarrak, baina han obretan daudenez, oraingo honetan udaletxe azpiko lokalean elkartuko dira, herriko zenbait elkartek erabili ohi duten lokalean (ate berdea). 18:30ean elkartuko dira, eta santanetako jai-egunak izendatu eta egitaraua osatzeko proposamenak jasoko dituzte. Edonork parte hartu dezake bileran.