Otsailaren 9a arteko epea dago Mendaron inauterietako playback lehiaketarako izena emateko

Ainara Argoitia Arano 2026ko otsailaren 2a

Arno guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak playback lehiaketa antolatu dute inauterietako zapaturako (otsailak 14), eta jakinarazi dute otsailaren 9a dela izena emateko azken eguna. 

Hamabost egun eskas falta dira inauterietarako, eta eragileak hasita daude egitaraua lotzen. Mendaron, azken urteotan egin ohi duten bezala, playback lehiaketa antolatu dute Arno guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak elkarlanean, eta zabalik dago izena emateko epea. Interesatuek mezu bat idatzi beharko dute Arnoren ekintzakarno@gmail.com helbidera, ondorengo kontu hauek zehaztuta: taldearen izena, zenbat partaide izango diren taldean eta zein adinetakoak, harremanetarako kontaktu bat eta aukeratutako abestia MP3 formatoan. Otsailaren 9a da izena emateko azken eguna.