Silva Querrek zuzendutakoa da filma, eta 7 urtez gorakoei dago zuzenduta. Maia neskato irudimentsu eta zalapartariak eta Jan hiriko mutil maltzurrak protagonizatuko duten abentura da gaia. Sebastian Sebastian izeneko negozio-gizonaren kontra borrokatuko dira, herriko udalekua eraitsi nahi duelako hark. Haren kontra egiteko, oraindik haran berean bizi den hartzaren bila abiatuko dira. Inork ez du hartza ikusi, baina inguruan bizi den ustea dute, eta Fritz izeneko mofeta dibertigarri eta marmarti batek lagunduko die hura topatzen.