Lau bertsolari arituko dira oholtzan: Alaia Martin, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Julio Soto, eta Motxaila Elkarteko Xeber Loiolak egingo ditu gai-jartzaile lanak. San Agustin kulturgunean izango da saioa, 22:00etan hasita, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Morroskillo dendan eta Aitzbeltz taberna, 8 euroan.