Zikloko azken proiekzioa izango da domekakoa, eta 17:00etan hasiko da emanaldia. Haur eta gaztetxoentzako filma da, eta sarrera doan izango da, antolatzaileek ez dutelako dirua traba izatea nahi zinemaz euskaraz gozatzeko. Ziklo honen barruan bost lau film eman dituzte orain arte.