2026/03/06 18:30 - 19:30
Ovarios verdes fritos antzezlana emango dute San Agustinen. Belen Nevadok idatzi, zuzendu eta interpretatutako antzerki ikuskizun probokatzaile eta komikoa da. MasturBatetuCandida doktorearen bidez, antzezlanak emakumeen ahalduntzea, norberaren plazera eta zoru pelbikoaren indarra umorez jorratzen ditu, emakume eta gizonentzako proposamen aldarrikatzailea izanik.