Aingeru Guardako eguna ospatuko dute gaur Mendaron

Ainara Argoitia Arano 2026ko martxoaren 1a

Gaur, martxoak 1, Aingeru Guardako Eguna ospatuko dute Mendaroko Plaza auzoan, Aingeru Guardako ermitaren ondoan.

Ohiko osagaiak izango ditu jaiak: 12:00etan meza izango dute, eta meza-ostea Ameikutz musika eskolako trikitilariek girotuko dute. Ohi legez, baina, herri-kirol saioa ere izango da, eta iazko kirolari berberak arituko dira gaur lanean, nor baino nor: Julen Kañamares eta Aratz Mugertza. Era berean, taberna jarriko dute antolatzaileek, Aingeru Guardako Jai batzordekoek, mokadu bat egiteko. Duela hamazazpi urte berreskuratu zuten Aingeru Guardako jaia Plaza auzoan jaiotakoen ondorengoek.