Goizeko 09:30ean elkartuko dira igandean, ikastola ondoko aparkalekuan, autoz egingo baitute Oñatiko Araotz auzora arteko bidea. Handik abiatuko dira mendira. 2,5 ordu inguruko ibilaldia izango dela aurreikusi dute antolatzaileek eta arropa eta oinetako erosoak eramateko gomendioa egin dute. Bost bat kilometroko ibilbidea osatuko dute, zailtasun apartekorik gabea. Mendi irteerara batu nahi duten Mendaroko eskola-umeek izena eman behar dute arnogurasoelkartea.eus webgunean dagokion albistean sartuta. Ostirala, martxoaren 6a, da izena emateko azken eguna.