Mendaroko karta-joko txapelketako irabazleek jaso dute saria

Ainara Argoitia Arano 2026ko martxoaren 4a

Lagun Betikoak jubilatuen elkarteak antolatuta karta-joko txapelketa izan zuten atzo arratsaldean Mendaron. Tutean eta Seiko Urrean aritu ziren izena emandakoak, binaka, eta sariak banatu ondoren, mokadua egin zuten. "Egun handia izan zen atzokoa", zehaztu du Maribel Lazarobaster elkarteko presidenteak.

Urtero antolatu du ohi du Lagun Betikoak elkarteak karta-joko txapelketa  sasoi honetan, eta "egun handia" izan ohi da elkarteko bazkideentzat. Lehen, garai batean, Mendaron irabazten zutenak Elgoibarrera etortzen ziren hemengo irabazleekin lehiatzera, baina amaitu zen hori. "Adinean aurrera goaz denok eta herritik irteteko gogo handirik ez du izaten orain jendeak. Nahiago izaten du Mendaron bertan batu eta hemen egin jokoan. Ez dugu guk gehiago behar ikusgarri pasatzeko. Tortilla batzuk enkargatu eta ondoren mokadu txiki bat ere egin genuen atzo, eta zoragarri pasatu genuen", esan du Maribel Lazarobaster Lagun Betikoak elkarteko presidenteak. 

Eta halaxe egin zuten atzo. Tutean eta Seiko Urrea karta-jokoan lehiatu ziren, 18 bikote guztira; sei, Tutean, eta hamabi, Seiko Urrean. Seiko Urrean, Marutxi Gonzalez eta Marije Arakistain gailendu ziren, eta Tutean, Jose Baena eta Edurne Padilla. 30na euro jaso zuten bikote irabazle bakoitzak presidentearen eskutik.

Behean, Tuteko irabazleak: Jose Baena eta Edurne Padilla, Maribel Lazarobaster elkarteko presidentearekin.

Segidan, Seiko Urreko irabazleak: Marutxi Gonzalez eta Marije Arakistain, Maribel Lazarobaster elkarteko presidentearekin.