'Mendaron bizi, Mendaron erosi' bono kanpaina, martxan

Ainara Argoitia Arano 2026ko martxoaren 6a

Erosketak herrian bertan egitera animatu nahi ditu Mendaroko Udalak herritarrak, era horretan herriko merkataritza sustatzeko, eta, horretarako, Mendaron bizi, Mendaron erosi kanpaina hasi du. Urteko lehenengo kanpaina izango dela zehaztu dute, eta gehiago ere izango direla iradoki. 

 

Gaur hasi eta apirilaren 6ra bitartean, 30 euro kontsumitu ahal izango dituzte herritarrek hogei euro ordainduta. Guztira hamabi denda eta zerbitzu batu dira kanpainara. Honako hauek, hain zuzen: Anton harategia, Artfruit fruta denda, Coviran supermerkatua, Fernandez botika, Galle-tiak gozotegia, Leire arropa denda, Lutximak eta Olatz ile-apaindegiak, Mendaroko Txokolateak, Morroskillo denda eta Roteta eta Sonia janari dendak.