Ohi legez, ikastolan egingo dituzte odol ateratzeak, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Odola eman nahi duenak txanda hartu behar du, eta horretarako bi bide zehaztu dituzte. Ostegunera bitartean, gotatanta.eus webgunean sartuta hartu behar da ordua, eta ostegun goizetik aurrera txanda hartu nahi duenak ondorengo telefono zenbaki honetara deitu behar du: 632 40 37 95. Herritar guztiak animatu dituzte odola ematera elkartetik, baina bereziki odol-emaile gazteak behar dituztela zehaztu dute.
Odol Emaileen Elkartetik gogorarazi dute, ostiralean, Motxaila Herriaren maketa aurkeztuko dutela Motxaila Elkarteko Amagoia Basurto eta Egoitz Horrillo artisauek, eta bide batez, hura bisitatzera ere animatu dituzte odol emaileak. Ikastolako bigarren solairuan jarriko dute ikusgai, eta odol ateratzeak egingo dituzten tarte horretan bisitatu ahal izango dute herritarrek.