"Aspertu egiten zara mezatan? Ez dituzu ulertzen mezatan esaten direnak? Ez dizute ezer esaten hitz horiek?. Bada, zatoz, mezatako gakoak eta sekretuak ezagutzera". Mezu horrekin zabaldu dute hitzaldi-zikloaren berri. Hiru hitzaldi antolatu dituzte guztira, eta hitzaldi bakoitza birritan emango dute: barikuan eta zapatuan. Joan zen astean eman zuten lehenengo hitzaldia, Las bodas del cordero izenburupean, eta aste honetarako eta hurrengorako lotu dituzte beste biak: El rollo eta Regreso al futuro.
Martxoak 13-14. El Rollo. Ostiralean, 21:00etan, eta zapatuan, 11:00etan. Azpilgoetako parrokian
Martxoak 20-21: Regreso al futuro. Ostiralean, 21:00etan, eta zapatuan, 11:00etan. Azpilgoetako parrokian