Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian), Erreka zoko hortan (Ekain Bertiz), Fishy (June Asua), A-Maniki (Elixabet Nuñez), Geratzen den hori (Aitor Gametxo), Orain zer? (Ainhoa Urgoitia), eta Hortzikara (Ane Cuesta) film laburrek osatzen dute Laburbiraren aurtengo edizioa, eta lan horiek guztiak ikusi ahal izango dira Mendaron, igandean, martxoaren 15ean. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:00etan.