Gonzalo del Val egungo jazz-eszenako bateria-jotzaile baloratuenetako bat da. Talentu handiko musikariekin aritu izan da jotzen: Dave Liebman, Stephane Belmondo, Marco Mezquida, Marc Miralta, Jon Robles, Albert Bover, David Mengual, Victor de Diego, Jordi Bonell, Horacio Fumero, Dani Perez... Publikoaren eta kritikaren gorespena jaso du. Aipatzekoak dira SoJazz aldizkari frantsesak haren diskoaz esan zituenak, adibidez. Europako talentu gazteen atalean aipatu zuen, Espainiako eszena garaikidearen ordezkari onenetako baten gisan. Haren bigarren disko-lanari, berriz, azala eskaini zion All About Jazz aldizkariak. Bi aipamen baino ez dira horiek, Del Valen lanek zabalkunde handia izan dute eta. Hiru urtez Dublinen garatu zuen lan diskografikoa, munduko saxofoi jotzaile ezagunenetako batekin: Dave Liebman. New Yorkeko Manhattan musika eskola entzutetsuan ikasteko beka eskuratu zuen, eta John Riley izan zuen han irakasle. 2019an, berriz, Bartzelonako Lizeoa Goi Kontserbatorioko Jazz eta Musika Modernoko Departamentuko buru izendatu zuten. Talentua eta eskarmentua, bietatik du Del Valek, eta haren ibilbidearen zertzelada batzuk baino ez dira hemen jasotakoak.