Arno guraso elkartekoek eta Suharri elkartekoek antolatu dute irteera, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Alvaro Arrizabalaga eta Maria Jose Iriarte EHUko arkeologoak izango dituzte gidari. 10:00etan elkartuko dira, Presapen, eta Aranerrekan aurrera egingo dute, oinez, bidean geldialdiak eginez, arkeologoen azalpenak entzuteko.