'Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa...' antzezlana emango dute Mendaron martxoaren 22an

Ainara Argoitia Arano 2026ko martxoaren 16a

Bueltan dator Andereño Rosita Mendarora. Itziar Saenz de Ojer Martinez da Andereño Rosita, bi urtez behin 1980.urtean lehenengo Korrikarako erositako txandala janzten duena, eta horri buruz arituko da antzezlanean, umoretik.

Esperientziak ematen dion jakinduriatik arituko da Rosita Korrikaren izaeraren eta historiaz. Ezaguna da Andereño Rosita Mendaron, orain hurrengo Euskaraldiaren inguruko antzezlanarekin izan baitzen. Korrika kulturalaren baitan antolatu dute emanaldia Mendaroko Udalak. San Agustin aretoan izango da emanaldia, 18:30ean.