Dendak eta tabernak zabalik daude, eta industrialdean lanegun bateko martxa baino apalagoa soma daiteke eta aparkalekuan auto gutxiago ikusten dira. Ezin jakin, ordea, grebak zenbateko eragina izan duen, momentura arte ez baitugu jarraipen-daturik eskuratu. Ospitalean, berriz, gutxieneko zerbitzuak ezarriak ditu Jaurlaritzak.