Aste Santuko eliz-ospakizunen berri eman du Mendaroko parrokoak

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 1a

Aste Santuko lau egunetako ospakizunen berri eman du Txomin Zabaleta Mendaroko parrokoak. Eliz-ospakizun guztiak Azpilgoetako parrokian izango dira, salbu Pazko gaubeila, Mutrikun ospatuko baitute.

Hona hemen, Aste Santuko eliz-ospakizunak:

Apirilak 2, Ostegun Santua: 

  • 16:30ean Azken Afariko meza
  • 21:00etan Ordu Santua

Apirilak 3, Ostiral Santua

  • 11:00etan, Gurutze-bidea
  • 16:30ean, Jaunaren Nekaldia

Apirilak4, Larunbat Santua

  • 21:00etan autobusa hartuko dute Mutrikun ospatuko duten Pazko Gaubeilara joateko.

Apirilak 5, Pazko Igandea

  • 12:30ean, Pazko meza.