Hiru hitzaldi izango dira guztira, eta apirilaren 16an (osteguna) izango da lehenengoa. Marfil y huevos de avestruz: identidad, género y liderazgo en las sociedades del pasado izango du izenburua eta Miriam Luciañezek emango du, EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko ikertzaileak. Mendaroko udaletxeko udalbatza-aretoan izango da hitzaldia, gaztelaniaz, 18:30ean hasita.
Beste bi saioak maiatzean izango dira, 7an bata eta 14an bestea. Maiatzaren 7koan Debabarreneko arte paleotikoaz arituko da Cesar González Sainz arkeologoa. Gaztelaniaz izango da bigarren hitzaldi hau ere, eta honako izenburua izango du: El arte paleolítico en el valle del Deba y su entorno regional. Udaletxeko udalbatza aretoan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita.
Zikloko hirugarren eta azken hitzaldia maiatzaren 14an emango du Kristina Pozok. Euskaraz izango da, eta Frankismo garaiaz arituko da, Esparru domestikoa Frankismo garaian. Garaiko analisi arkeoetnografikoa izenburupean. Aurreko biak bezala, hitzaldi hau ere udalbatza-aretoan izango da, 18:30ean.