Binakako frontenis txapelketa antolatu du Mendaroko Gazte Asanbladak

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 7a

Binakako frontenis txapelketa antolatu du Mendaroko Gazte Asanbladak hirugarren urtez, eta apirilaren 19ra arteko epea dago izena emateko.

Hiru kategoria bereizi dituzte: 16 urtez gorako gizonezkoena, 16 urtez gorako emakumezkoena, eta nerabeena (2010-2014 bitartean jaiotakoena), eta partidak asteazken, ostegun eta ostiraletan jokatuko direla zehaztu dute. Izena emateko bikote bakoitzak hamabina euro ordaindu beharko ditu, baina nerabeek doan izango dute. Apirilaren 19a da txapelketarako izena emateko azken eguna, eta interesatuek Gazte Asanbladak sare sozialen bidez zabaldu duen mezuan atxikita dagoen QR bidez eman dezakete izena, edota nahiago izanez gero, Morroskillo dendan, paperean. Txapelketa maiatza erdialdera hastea dute aurreikusita, baina izena emandakoen arabera antolatuko dute egutegia, eta oraindik ez dute egun zehatza eman. Finala, hori bai, uztailaren 23an jokatuko dela aurreratu dute, santana jaien barruan.