Mendaroko Udalak onartezintzat jo ditu Batzokiko atarian EAJren kontra egin dituzten pintaketak

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 14a

Batzokiko atarian EAJren kontra egin dituzten pintaketak gaitzetsi ditu Mendaroko Udalak. 

Udalak onartezintzat jo ditu pintaketak eta elkartasuna agertu dio EAJ alderdiari. Era berean Udaletik jakinarazi dute pintaketok ezabatzeko agindua eman dietela udal zerbitzuetako langileei, halakoetan beti egin ohi duten moduan.