Bi txanda izango dira aukeran, baina bietan izena emateko aukera ere izango da, prezio merkeagoan. HH3 eta LH6 arteko ikasleentzako eskaintza da, eta maiatzaren 4a izango da izena emateko azken eguna.
Ekainaren 22tik uztailaren 3ra artekoa izango da lehenengo txanda, eta uztailaren 6tik uztailaren 17ra artekoa bigarrena. Txanda bakoitzean izena emateagatik 70 euro ordaindu beharko dira, baina bietan izena eman nahi duenak hogei euroko deskontua izango du, eta, beraz, 120 euro ordaindu beharko ditu biengatik. Udalekuen ordutegia, berriz, 09:00etatik 13:00ak artekoa izango da. Udalak jakinarazi du familia ugariek eta guraso bakarrekoek dirulaguntza jasotzeko aukera izango dutela; horren inguruko informazio guztia Udalaren webgunean dago zintzilikatuta, eta izen emateak mendarobirtuala.eus webgunean egin behar dira.