Azala laztu eta barruak inarrosten dituen gai baten inguruan idatzi du gidoia Castillok, haurren kontrako abusuen inguruan, eta hauxe dio antzezlana aurkezteko eskuorrian: "2023ko apirilaren 7an, bi musu eman zizkidan aurpegian ume nintzela nitaz abusatu zuen gizonak. Gerora gertatu den guztia orain ikusiko duzuen gauza hau [La Cosa] bihurtu da: algararen eta amildegiaren artean mugitzen den tragikomedia basati bat. Orain, gertaerak beren lekuan jarrita daudenez, aurkeztu ahal dizkizuet".
Umorea, ihesbide
Halako gai baten inguruan umorea egitea zaila dela uste arren, umorea eta ironia erabiltzen ditu Castillok ihesbidetzat. Barre, oihu eta dantza egiteko argibideak proposatzen ditu antzezlanean, haren esanetan umorea delako bizirauteko erreminta onena.
Antzezlana 12 urtez gorakoei dago zuzenduta, eta gaztelaniaz izango da. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:30ean hasita, eta sarrera doan izango da.