Lasterketak 16:30ean hasiko zirela iragarria bazuten ere, orduerdiz atzeratuko dute dena, egun berean Kilimon Trail mendi lasterketa ere jokatzekoa delako Mendaron [16:00etan da hastekoa]. Beraz, 16:30ean itxiko dute industrialdeko sarrera eta 17:00etan hasiko da lehenengo lasterketa, txikienena, benjamin mailakoena. Benjaminek bi buelta eman beharko dizkiote zirkuituari. Haien atzetik alebinak abiatuko dira, eta infantil mailako txirrindularien lasterketa izango da azkena. Alebinek hiru itzuli osatu beharko dituzte, eta infantilek, berriz, zazpi.