"Gure helburua ez da soilik jarduera fisikoa bultzatzea, baizik eta pertsonen arteko topaketa erraztea. Ibiltzea jarduera sinple bezain osasungarria da, baina konpainian eginez gero, are aberasgarriagoa da. Gainera, jarduera inklusiboa da: zapatilak jantzi eta ia edonork egin baitezake, bakoitzak bere erritmora eta gaitasunera egokituta", zehaztu dute Udaletik zabaldu duten prentsa oharrean.
Horretarako, apirilaren 23an udaletxean egingo duten bilerara deitu ditu Udalak herritarrak, ibilbide-sare hori haiekin batera diseinatu nahi luketelako. Bileran ibilbide ezberdinak proposatuko dituzte, taldean aztertu eta herritarren ekarpenak jaso ahal izateko. Helburuak honako hauek direla zehaztu dute:
- Ibilbide seguruak eta irisgarriak definitzea, pertsona guztientzat egokiak.
- Aukera askotarikoak eskaintzea: ibilbide errazetatik hasi eta erronka konplexuagoetara artekoak,
bakoitzak bere bidea egiteko aukera izan dezan. - Beharrezkoak diren baliabideak identifikatzea: iturriak, atsedenguneak, aterpeak…
Bilera udaletxeko hirugarren solairuan izango da, Otaerre gelan, 18:30ean.