Bi maila ezberdinetan parte hartu dute 14 urtez azpiko bertsolariek Gelatik Plazara sariketan: LH mailan eta DBH mailan. 2-4 lagunez osaturiko taldeetan batuta, tokian tokiko bertso eskolak saio berean elkartu eta elkar ezagutzeko aukera izan du dute saioetan, eta guztira 250 bat bertsolari gaztek parte hartu du. Gaur, LHko finala izan dute Lazkaon, Lazkao Txiki gogoan haren jaioterrian ospatu duten Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunaren baitan. Debabarrenetik hiru ikasle aritu dira bertan kantuan. Agurra etxetik prestatuta eraman dute guztiek, eta gainerakoan, bat-bateko ariketan jardun dira gaztetxoak, zein baino zein hobeto. Sariketa Donostiako taldeak irabazi du. Arg: Jon Larrañaga eta Jabi Muñoz.