Iraitz Legorburu getariarra eta Leire Uribe otxandioarra nagusitu dira Kilimon Trail mendi lasterketan

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 18a

Aspaldi beteak ziren izen-emateak, eta beraz, ikuskizuna ziurtatua zegoen gaurko Kilimon Trail lasterketarako. Euskadiko Koparako puntuagarria izan da lasterketa luzea eta Iraitz Legorburu getariarra (2:05:44) eta Leire Uribe Bedialauneta otxandioarra (2:30:50) nagusitu dira.

Gizonezkoen podiuma Ibai Cebrian Garciak (2:06:49) eta Ander Jauregi Martinek (2:08:04) osatu dute. Emakumezkoetan, berriz, Eider Zubeldia Albeniz amezketarrak egin du bigarren (2:34:17) eta Miren Bastida Zabala azpeitiarra, hirugarren (2:38:00). Debabarreneko ordezkarietatik, berriz, Eneko Fernandez Yarza eibartarra izan da azkarrena gizonezkoetan, 2:14:48ko denbora eginda, eta Leire Olazabal Urzuriaga debarra emakumezkoetan, 2:48:32ko denborarekin. Sailkapen nagusian zortzigarren egin du Fernandez Yarzak eta 90. Olazabalek. 

Lasterketa luzean lehenengo mendaroarrak ere izan du gaur saria: Beñat Fernandez Loiolak (2:45:13).

Gaintxipiako tontorrera igotzen azkarrenak

Lasterketa luzekoek 23 kilometroko ibilbidea osatu dute, eta bidean, Gaintxipia tontorrerako igoera ere kronometratu diete. Igoera horretan Iñigo Legoburu Azkue inosoarrak egin du denborarik onena (0:03:38). Haren atzetik, gaur txapeldun izan den Iraitz Legorburuk egin du bigarren denborarik onena (0:03:38), eta Ioritz Conde elgoibartarrena izan da gaur neurtu duten hirugarren denborarik onena (0:03:42). Emakumezkoetan, berriz, Kiara Angulo Alberdi azpeitiarra izan da azkarrena kronoigoeran (0:04:20), eta Leire Uribe gaurko irabazlearena (0:04:26) eta Miren Bastida Zabala azpeitiarrak (0:04:35) egin dute hurrengo denborarik onenak, hurrenez hurren.

Lasterketa motza

Lasterketa motzean, Ibai Angulo Alberdi azpeitiarra izan da azkarrena gizonezkoetan (0:53:07), eta Iñaki Goenaga Aristi durangarra (0:53:33)k eta Asier Juanbeltz Astiz beruetearrak (0:56:41) sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Debabarrenatik, Asier Martinez de Lagos izan da azkarrena. Sailkapen nagusian hamazazpigarren egin du Martinez de Lagosek eta irabazlearengandik 0:08:11ra helmugaratu da (1:01:18). Lasterketa motzean ere saria izan du lehenengo mendaroarrak, Jon Larrañaga Gorrotxategik (1:01:32). Aipatzekoa da lasterketa motzean izan den mendaroarren parte-hartze handia. 30 mendaroar zeuden gaurko izena emanda, eta Luken Zulaika Argoitia kadeteak (1:03:41) eta Patxi Salegik (1:04:56) osatu dute lehen hiru mendaroarren sailkapena.

Emakumezkoetan, Garazi Alzola Gurendez gasteiztarra izan da azkarrena, 14 urteko kadetea (1.07:41). Gazteetan Euskadiko Txapelketa izan da gaurko lasterketa, eta beraz, bera izendatu dute txapeldun. Bigarren Norah Muzas Ayerdiuk egin du bigarren (1:10:29) eta Libana Taboada Moran orioarra sailkatu da hirugarren (1:10:36). Lehenengo debabarrendarra, berriz, Garazi Arizaga Begil debarra izan da (1:12:24), eta lehenengo mendaroarra Olatz Urbieta Ulazia (1:45:36). 62. Postuan helmugaratu da debarra eta 185. egin du sailkapen nagusian Urbietak, Naiara Eizagirre Jauregirekin bateratsu helmugaratu denak.