Bandalismo ekintzen eta zabor pilaketaren gaineko ardura hartzeko eskatu dio Mendaroko EAJk EHBilduri

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 29a

Herrian bandalismo ekintzak ugaritu egin direla salatu du Mendaroko EAJk, bai eta herrian gero eta zabor gehiago pilatzen ari dela ere, eta horren gaineko ardura hartzeko eskatu dio EHBilduri. Azaleko argazkia: artxibokoa.

"Zikintzen dena eta hausten dena Mendaroko herritarrek ordaintzen dute azkenean. Funtsezkoa da neurriak hartzea egoera hori geldiarazteko, udalerriaren estetikari zein bizilagunen bizikidetzari eragiten baitio", ohartarazi du Nerea Isasi EAJko zinegotziak, prentsa ohar bidez, eta horren gaineko ardura hartzeko eskatu dio EHBilduri: "EHBilduk bere gain hartu behar du konponbideen plangintzan duen erantzukizuna, gure kaleetako ordena eta garbitasuna hobetzeko, eta bandalismoa prebenitzeko, Mendaro mendaroarren bizi-kalitateko lekua izaten jarrai dezan". Nabarmendu dute horiek guztiek karga ekonomikoa suposatzen diela herritarrei.